ETORKIZUNEKO IKASKETAK HAUTATZEKO ORIENTAZIOA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko ikasketak egin ondoren zer ikasi  aukeratzea erabaki garrantzitsua izaten da, eta, kasu askotan, zaila izan daiteke zenbat aukera  dauden ikusita. Honatx hemen ikasleoi erabaki bat hartzen lagun diezazueketen aholku batzuk:

1.

Etorkizuneko ikasketak hautatzerako orduan, pentsatu zure interesetan, aisialdian eta  gozatzen dituzun jardueretan, besteak beste.

2.

Egin ezazu zure indarguneen eta ahulezien zerrenda, analisi horrek zure aukerak  bideratzen lagunduko baitizu.

3.

Ikastetxeetako orientazio-zerbitzuen laguntza baliatzeaz gain, hitz egin interesatzen  zaizkizun arloetan lan egiten duten pertsonekin, ikasketa bakoitzak zer dakarren  jakiteko.

4.

Era berean, ikasketa bakoitzeko irteera profesionalak zeintzuk diren aztertzea garrantzitsua izango da.

5.

Ahal baduzu, saiatu zure intereseko esparruetan lan-esperientzia lortzen edo  boluntariotza-lana egiten (ikuspegi praktikoa emango dizu sektore horretako  eguneroko lana nolakoa den jakiteko).

6.

Mundu akademikoa eta profesionala oso zabala da eta orain aukeratzen duzun  ikasketak ez du zertan zure etorkizunari buruzko azken hitza izan behar (gakoa  esperimentatzea da).

7.

Planifikatu eta antolatu zure denbora ikasketen eta bizitza sozialaren artean. Ezarri  lehentasunak eta izan errealista zure helburuekin.