2023/04/04
Jon
Matrikulazio epeak
Zeintzuk izango dira datorren ikasturteko matrikulazio epeak?

Erantzunak

Irati
2023/04/04
Lotura honetan aurkitu duzu informazio guztia: https://www.euskadi.eus/onarpena-eta-matrikulazioa-araudia/web01-a2hikast/eu/
Bertan 2023-2024 ikasturteko matrikulazio epeei buruzko datu guztiak zehazten dira.

Dena dela, hementxe laburbilduta BATXILERGOA eta LANBIDE HEZIKETAko epeak:

Batxilergoa
• Eskabideak eta dokumentazioa entregatzea: 2022ko martxoaren 28tik apirilaren 8ra, biak barne
• Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: 2022ko maiatzaren 4a
• Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2022ko maiatzaren 11
• Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: 2022ko maiatzaren 18ra arte, egun hori barne.
• Eskabidean atzera egitea: 2022ko maiatzaren 18ra arte, egun hori barne
• Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin betiko zerrendak argitaratzea: 2022ko maiatzaren 25a
• Ohiko matrikula-aldia: 2022ko ekainaren 20tik uztailaren 5era, biak barne
• Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea: 2022ko ekainaren 27ra arte, egun hori barne
* Zerrenda guzti hauek ikusgai egongo dira Ikasgunean (https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/

Lanbide Heziketako ERREGIMEN PRESENTZIALEAN (ESKAINTZA OSOA ETA ESKAINTZA PARTZIALA) onartzeko eta matrikulatzeko egutegia (2022/2023 ikasturtea)
Ikastetxe berean maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen direnek ekainaren 13tik uztailaren 1era, biak barne, egin beharko dute matrikula, ikastetxeko idazkaritza irekita dagoen ordutegian.
Gainontzeko ikasleentzat:
• Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena:
• Ikastetxean bertan maiatzaren 9tik 27ra arte, biak barne.
• ONLINE eskabideak, maiatzaren 27ra arte.
• Eskatzailearen espediente akademikoa edota bestelako dokumentazioa, beharrezkoa bada: ekainaren 30era arte.
• Behin-behineko zerrendak: uztailaren 8a.
• Zerrendei erreklamazioak: uztailaren 12ra arte, barne.
• Behin betiko zerrendak: uztailaren 14a.
• Ohiko matrikulazio-aldia:
• I. epea: uztailaren 15etik 19ra, biak barne.
• II. epea: uztailaren 21a.
• III. epea: uztailaren 26tik 27ra, biak barne
• Ezohiko matrikulazio-aldia: uztailaren 28a eta 29a eta irailaren 1etik urriaren14era, biak barne
• Modalitate partzialeko matrikulak: uztailaren 15etik 27ra egingo dira

IKASTETXE BATEAN EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK BERTAKO IDAZKARITZA IREKITA DAGOEN ORDUTEGIAN EGIN BEHARKO DIRA.
Prozesuan onartutako ikasleek eta prozesu horretan parte hartu behar ez dutenek (maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen diren ikasleek) egutegian zehaztutako egunetan egin beharko dute matrikula. Bestela, esleitutako plazari uko egin diotela ulertuko da.
2023/02/17
Eneco
Exclusión social
¿Porqué hacéis promoción de la exclusión social y os sentís orgullosos de fomentarla? Cada cual que decida libremente el idioma que quiere usar.

Erantzunak

Lierni
2023/04/04
Noski baietz! Bakoitzak nahi duen hizkuntzan egin ditzake ikasketak. Guk kanpaina honen bidez euskaraz ikasteko aukerak daudela esaten dugu, baina noski bestea baztertu gabe.
2023/01/24
Ainara
Bekak
Non kontsultatu dezakegu ikasketak egiteko jaso dezakegun beka edo dirulaguntzei buruzko informazioa?

Erantzunak

Mikel
2023/01/31
Lotura honetan daukazu Unibertsitate mailako eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko bekei buruzko informazioa (2022-2023 ikasturteari dagokiona): https://www.euskadi.eus/unibertsitateko-ikasleak-unibertsitate-mailako-eta-goi-mailako-beste-ikasketa-batzuk-egiteko-bekak/web01-a3lagun/eu/
2023/01/18
Juncal
Zer ikasi?
Gure semeak hurrengo urtean erabaki zailak hartu behar ditu.
Zer ikasi? Non? Batxilergoa edo Lanbide heziketa?
Ez da erreza izaten, eskolan laguntza eskeintzen digute, baina ez da nahikoa izaten.
Badago aholkularitza zerbitzuren bat oso galduta ibiltzen gabiltzanontzako?

Erantzunak

Maria
2023/04/04
Eskola bakoitzean orientazio zerbitzu bat egoten da eta bertako orientatzaileak lagunduko dio zure semeari izan ditzakeen zalantza guztiak argitzen. Era berean, zeuk ere aukera izango duzu berarekin batera joateko. Horrela, izan ditzakezuen galdera eta informazio guztia emango dizue.